XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deforestazioa inguruko landare-kopurua gutxitzea da.

Gutxitze horren arrazoia zuhaitzak ebakitzea eta basoko suteak dira.

Eta ondorio nagusia desertizazioa da.

Zaborren kutsadura, gizakiek naturak deskonposatu ezin ditzakeen zaborrak jaurtikitzen dituztenean gertatzen da; adibidez plastikoak, metalak eta kristala.

Hondakin hauek paisaia hondatzen dute eta izaki bizidunen arteko oreka apurtzen dute.

Ingurua zaintzeko hartzen diren neurrien artean, basoaren birlandaketa da garrantzitsuena.

Eta suteak eragozteko borroka eta zaborren kontrola ere aipatzekoak dira.

Inguruaren defentsa aktiboa

Ingurugiroaren hobekuntzarako kanpaina bat hasiko dugu.

Lan honi bi unitate didaktiko eskainiko dizkiogu.

Lehenengoan, gure inguruaren egoeraren azterketa egingo dugu eta hobetzeko helburua duten iharduera batzuk proposatuko ditugu.

Bigarrenean, proposatutako iharduera egin eta emaitza ebaluatuko dugu.

20. Jar zaitez taldeka, zure ikaskide bi edo gehiagorekin, eta ingurua narraiatzen duten egoera edo egitateen zerrenda egin.